Deporte Navarro

Tauro Motor Car
12/02/2019

Enorme respuesta del público en la velada de Tafalla.

Otsailak 9 izandako gaualdi mistoak arrakasta handia izan zuen. Tafallako Ereta Pilotalekura gerturatu zirenek bederatzi borrokalditaz gozatu ahal izan zuten (profesional eta amateur mailakoak izan ziren).

 

Gainera, 57 kilo baino gutxiagoko kategoriako Nafarroako Kick Boxing Txapelketako titulua jokoan jarri zen eta Kanku Gimnasio kide Jon Cardenas txapelduna izan zen Rajasi Team-eko Moha Boucabus erretiratu behar izan zelako lesio batengatik.

 

Boxeo borrokaldi profesionaletan, Cesar Nuñez ring-era itzuli zen pisu ertainetik super-ertainera pasa eta gero. Nahiz eta hasieran "Bam-Bam"-ek aldaketari buruzko zalantzak izan, argi utzi zuen erritmoa eta teknika aldakuntza teknikoa mantentzen duela eta ez zion sorpresa emateko aukerarik utzi Michael Mora nikaraguarrari. Izan ere, 6 round-etan garaitu zuen.

 

Bezain ona izan zen David Soriak Ilich ukraniarraren aurka protagonizatutako boxeoko duelua. Davidek bost garaipen daramatza superwelter pisuan porrota ezagutu gabe.

 

Hala ere, Marin Iordanov-ek ez zuen arrakasta berdinik izan Felipe "El Negro" Nsue espainiar-ginearraren aurka galdu zuelako entrenamenduaren falta nabarmenduz.

 

Amateur mailan, Kanku kide Joseba Diazek Ivan Lacarra errioxarrari gailendu zion.

 

Kick Boxingeko dueluetan, Andoni Iglesiasek Feran Alsina (Team Calvet) gainditu zuen eta Jorge Pueyok ere besoak altzatu zituen Juan Heredia irabazi eta gero (aipatutako klub katalanako kidea era bai).

 

Amateur kategorian, Iñaki Orradrek Yazar garaitu zuen eta Izan Ibiricuk Jordi "El Cirujano" Queroli gailendu zion gazte kategoriako Espainiako Txapeldunak direla gogoraraziz.

 

Argazkia: Agustín Peña


Fotografías