Bidalitako kronikak
Lizarra Badminton Taldea
Asteburu honetan, Club Bádminton Estella bi lehiaketatan izan da, Huelvan eta Gasteizen:
Ekainaren 20tik 23ra, Huelvako Carolina Marin Kirol Jauregian, Eskola Adineko eta Inklusiboko Selekzio Autonomikoen Espainiako Txapelketa (CESA) ospatu zen, haur (15 urtez azpikoak) eta kadete (17 urtez azpikoak) mailetan. Irati Baquedano, Sofia Villar, Ane De Antonio, Ivan Berné, Ibai Garces eta Noa Vidán jokalariak bertan aritu ziren Bilbora, David Manzano eta Sergio Juániz entrenatzaileen laguntzarekin.
Bestalde, larunbatean, ekainaren 22an, 15 urtez azpiko, 17 urtez azpiko, 19 urtez azpiko, absolutuko eta seniorreko lurralde-txapelketa jokatu zen Gasteizen. Herri horretara joan ziren Club Badminton Estella taldeko jokalariak diren Marta Larrion eta Paula Larrion.
Emaitzarik nagusienak:
TXAPELDUNAK
- 15 urtez azpiko emakuzmezkoen binakako kategorian: Paula Larrión eta Marta Larrión.
TXAPELDUNORDEAK
- 15 urtez azpiko emakumezkoen banakakoan: Paula Larrión.
Txapelketa honetan lehiatu eta gero, Club Bádminton Estella taldeak amaitutzat ematen du uda aurreko lehiaketa denboraldia. CBEko bazkide guztiei eta Zuzendaritza Batzordeari udako oporrez gozatzea opa nahi diegu, egindako ahalegin guztiaren ondoren hain ondo mereziak izan baitira. Uda ostean ikusiko dugu elkar, CBE familia!
Belmecher Badminton Taldea
Belmecher urrezko bost dominarekin eta zilarrezko batekin itzuli zen Gasteiztik.
Joan den larunbatean, ekainaren 22an, CB Belmecher-eko bederatzi jokalari Gasteizera joan ziren TTR 15 urtez azpikoan, 17 urtez azpikoan eta N7 absolutuan parte hartzeko.
Mikel Soravilla, Hugo San Martin, Enaitz Hernandorena, Imanol Masa, Jorge Arnedillo, Anne Sanz, Alex Montaño, Patricia Peña eta Martina Peña oso ondo aritu ziren uda aurretik denboraldia itxi zuen txapelketan. Imanol Masak, Patricia Peñak eta Martina Peñak urrezko domina bikoitza lortu zuten, bakoitzak bere kategorian eta modalitatean.
15 urtez azpikoen emaitzak:
- Urrezko domina: Imanol Masa (Gizonezkoen banakakoan eta binakako mistoan)
- Urrezko domina: Mikel Soravilla (Binakako mistoan)
- Zilarrezko domina: Hugo San Martin/Enaitz Hernandorena (Binakako mistoan)
17 urtez azpiko kategorian:
- Urrezko domina: Patricia Peña/Jorge Arnedillo (Binakako mistoan)
Absolutu kategorian:
- Urrezko domina: Patricia Peña/Martina Peña (Emakumezkoen binakakoan)
- Urrezko domina: Martina Peña/Martín Castilla (Binakako mistoan)