Taldeek bidalitako kronikak
Lizarra Badminton Taldea (CBE)
Asteburu honetan badminton-festa izan genuen Lizarran, Nafarroako Badminton Federazioak eta Lizarra Badminto Taldeak antolatutako 15 eta 19 urtez azpikoen N3ko Master Nazional kategoriako txapelketa batekin. Badmintonaren jai honetan, nazio osotik etorritako 150 jokalari baino gehiagok hartu zuten parte, eta, familia, teknikari eta zaleekin batera, giro bikaina sortu zuten asteburu osoan zehar "Tierra Estella-Lizarrerria" Udal Kiroldegiko Pabiloian.
Lizarra Badminton Taldeko ordezkariak hauek izan ziren:
- 19 Urtez Azpikoan: Leire De Antonio, Eider Peláez eta Unai Ataun.
- 15 Urtez Azpikoan: Irati Baquedano eta Ane De Antonio.
Ez zuten zorterik izan oraingoan, eta ezin izan zuten euren mailetako finaletarako sailkatu. Nolanahi ere, erraketa nazional onenekin lehiatzeko aukera izan zuten.
CBEko 13 eta 17 urtez azpiko jokalarietako batzuk Santanderrera joan ziren beste N3ko Master Nazional bat jokatzera. Meritu handiko garaipenak izan baziren ere, nafarrek ezin izan zuten azken faseetarako sailkatu.
Gure ordezkariak:
- 15 Urtez Azpikoan: Noa Vidán eta Iván Berné.
- 13 Urtez Azpikoan: Paula Larrión, Marta Larrión, Lucía Chasco eta Daniel Chasco.
Datorren asteburuan ere badmintoneko ekitaldiak izango ditugu. Alde batetik, CBEko jokalariak Alfajarin, Donosti edo LLeidara joango dira txapelketa ezberdinak jokatzera; eta bestetik, badmintona ezagutu eta gure hiriko kaleetan jolastuz gozatu nahi duen ororentzat, larunbatean, hilak 14, Lizarran ospatuko den Kirolaren Egunean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Lizarra Badminton Taldeak parte hartu nahi duen ororen eskura jarriko du badmintonean jokatzeko behar den materiala.
Anima zaitez parte hartzera!
Belmecher Badminton Taldea
"Blanca Cantón zilarrezko domina lortu zuen Santanderren"
Joan den asteburuan, Santanderreko kirol jauregian, 13 eta 17 urtez azpiko N3ko Masterra egin zen.
Haraino joan ziren klubeko hainbat jokalari: Jorge Arnedillo, Izan Chasco, Mario Masa, Noa Chasco, Miren Sádaba, Blanca Canton eta Patricia Peña, Patricia Perez bere teknikariarekin batera.
17 urtez azpikoen mailan, Blanca Cantonek eta Polina Prykhodko-k (Badmintón Leganés) zilarrezko domina lortu zuten emakumezkoen binakako lehian. Txapelketa ia perfektua egin zuten S. del Castillo / Ines Poncela jokalari galiziarren aurka galdu zuten finalera arte. Txapelketa ona Blanca Cantonena izan zen, eta, gainera, banakakoan final-laurdenak jokatzeko atarian geratu zen, S. Llopis valentziarraren aurka galduz.
"Leonid Vovchenko eta Joan Bonet, brontzezko domina Lizarrako Masterrean"
Asteburuan ere Lizarreria kiroldegiak 15 eta 19 urtez azpiko N3ko Masterra hartu zuen, non klubeko hainbat jokalarik parte hartu zuten bi kategorietan.
Leonid Vovchenko, Joan Bonet, Imanol Masa, Rocio Ajona, Maitane Echarri, Martina Peña jokalariek Nerea Eraso entrenatzaile eta jokalaria izan zuten lagun.
15 urtez azpikoen mailan Leonid Vovchenkok eta Joan Bonetek igandeko finalerdietarako txartela lortu zuten. Ezin zituzten Gazquez / Terol talde valentziarrak garaitu. Azken hauek txapelketako txapeldunak izan ziren.
Belmecher klubarentzako hurrengo lehia Donostiako 15 eta 19 urtez azpiko N6ko Masterra eta hainbat mailatako TTR N7koa izango dira datorren asteburuan.
Iruña Badminton Taldea
15 eta 19 Urtez Azpikoen Master Nazionala
Denboraldi hasiera ona Iruña Badminton Taldeko urdinentzat.
Zilarrezko domina bat IM15ean Marco Garciarentzat, kategoriako lehen urtea izanik. Eta 5. postua IM15ean Iñigo Jimenezentzat, DM15ean ere meritu handiko zilarrezko domina lortu baitzuen Valladolid Badmintoneko bere kidearekin.
DX19an Aitor San Martinek eta Ainhoa Larrayak brontzea lortu zuten. Xabier eta Hector kanporaketetan sartzetik partida bakarrera geratu ziren.
Gure jokalariak Ivan San Martin bere teknikariarekin egon ziren.
- IM15: Marco García (2.a)
- DM15: Iñigo Jimenez-Iker Bartolome (2.ak)
- DX19: Aitor San Martin-Ainhoa Larraya (3.ak)
Argazkiak: CBE, CBB, CBP.