Larunbatean ere, klubeko jokalari gazteenetako batzuk Top TTR Txapelketa bat jokatzera joan ziren Alfajarinera, eta domina askorekin itzuli ziren handik. Noa Vidán nabarmendu zen, urrezko bi domina lortu baitzituen. Hauek izan ziren lortu zituzten emaitzarik aipagarrienak:
TXAPELDUNAK
17 Urtez Azpiko emakumezkoen banakakoa - Noa Vidán
17 Urtez Azpiko binakako mistoa - Noa Vidán/Iván Berné
TXAPELDUNORDEAK
11 Urtez Azpiko binakako mistoa - Nerea Larrión/Daniel Chasco
15 Urtez Azpiko emakumezkoen banakakoa - Irati Baquedano
15 Urtez Azpiko binakako mistoa - Irati Baquedano/Héctor Marquez (Pamplona)
3. POSTUA
17 Urtez Azpiko binakako mistoa - Ibai Garcés/Irene Jimenez
17 Urtez Azpiko gizonezkoen binakakoa - David Sánchez Castro/Alex Montaño (Belmecher)
Eta, azkenik, CBEko jokalari talde batek TOP TTR N6 mailako txapelketa batean parte hartu zuen joan den igandean Donostian. Oraingoan ere emaitza onak lortu ziren:
TXAPELDUNORDEAK
15 Urtez Azpiko emakumezkoen binakakoa - Rocío Ajona/Alma Álvarez (Oviedo)
3. POSTUA
15 Urtez Azpiko emakumezkoen binakakoa - Paula Larrión/Marta Larrión
Egutegiak ez du etenik eta hurrengo asteburuan Lizarra Badminton Taldea Master mailako txapelketetan izango da bai Gasteizen eta baita Canovellesen ere.
Belmecher Badminton Taldearen kronika
"Emaitza onak asteburu honetako kirol hitzorduetan"
Lehiaz beteriko asteburua. Larunbatean, Lizarrako Udalak antolatutako Kirolaren Egunean parte hartzeaz gain, bost jokalari (Adur Grau, Lander Zugasti, Izan Chasco, Martín Osinaga eta Alex Montaño) Alfajarínera joan ziren TTR N7an parte hartzeko.
11 Urtez azpikoen kategoria
- Adur Grau, zilarrezko domina banakako lehiaketan.
- Lander Zugasti, brontzezko domina banakakoan.
13 Urtez azpikoen kategoria
- Izan Chasco, zilarrezko domina banakakoan.
Igandeko hitzordua 15 eta 19 urtez azpiko kategorietan izan zen, Donostian egindako N6 Masterrean, eta 14 kirolarik hartu zuten parte: Joan Bonet, Leonid Vovchenko, Mikel Soravilla, Martín Ruiz, Imanol Masa, Hugo San Martín, Enaitz Hernandorena, Mario Masa, Jorge Arnedillo, Maitane Echarri, Blanca Cantón, Patricia Peña eta Martina Peña. Beraien entrenatzailea den Patricia Pérezek lagundu zien.
Emaitzen balantzea oso positiboa izan zen bi kategorietan dominak lortuz.
15 Urtez azpikoen kategorian
- Leonid Vovchenko/Joan Bonet, urrezko domina gizonezkoen binakakoan.
- Leonid Vovchenko, brontzezko domina banakakoan.
19 Urtez azpikoen kategorian
- Blanca Cantón, urrezko domina emakumezkoen binakakoan eta binakako mistoan.
- Patricia Peña, urrezko domina emakumezkoen binakakoan eta zilarrezkoa binakako mistoan.
- Jorge Arnedillo, zilarrezko domina binakako mistoan.
- Martina Peña, zilarrezko domina banakakoan eta emakumezkoen binakakoan.
- Maitane Echarri, zilarrezko domina emakumezkoen binakakoan.
Emaitza onak izan zituen asteburuari amaiera emateko, Amaia Torralba jokalariak, Oviedoko liga taldeari lagata, Iberdrola Kopa lortu zuen San Jose de la Rinconadan (Sevilla), eta bera izan zen finalean, bere banakako partidarekin, aurreko edizioko talde faborito eta txapeldunaren aurka garaipena eman zien azken puntua lortu zuena.
Hurrengo hitzordua 13 eta 17 urtez azpiko N2 Masterrean izango da, Canovellesen, non Blanca Canton eta Patricia Peña arituo dira.
Iruña Badminton Taldea
Donostiako Masterra eta Alfajaríngo TTR
Gure urdinek bi lehiaketa izan zituzten. Alde batetik, Ekain, Martín eta Héctor Alfajarínen aritu ziren eta zilarrezko domina bat lortu zuten 15 urtez azpikoen binakako mistoan
15UAkoen binakako mistoan, Héctor Márquez - Irati Baquedano (Lizarra BT), 2.ak.
Bestalde, Donostian, gureek emaitza onak sinatu zituzten aurreko asteko inertziarekin jarraitzeko.
15UAkoen gizonezkoen banakakoan, Iñigo Jiménez, 1.a.
15UAkoen binakako mistoan Iñigo Jiménez - Alba Pérez (Lardero BT), 1.ak.
19UAkoen emakumezkoen banakakoan, Ainhoa Larraya, 1.a.
15UAkoen gizonezkoen banakakoan, 2.a.
15UAkoen gizonezkoen binakakoan Marco García - Xabier López, 2.ak.
15UAkoen binakako mistoan, Peru Navarro - Nahia Navarro, 3.ak.
Argazkiak: CBE, CBB eta CBP