Bádminton Belmecher Taldeak bidalitako kronika
"Amaia Torralbak distiratu zuen kluben arteko emakumezkoen Iberdrola Kopan"
Belmecher Badminton Klubako Amaia Torralba Ezkurdia jokalaria Iberdrola Kopako txapeldun izendatu zen iragan asteburuan, lagata dagoen Oviedo Badminton taldearekin.
San José de la Rinconadan (Sevilla) izan zen emakumezkoen taldeen arteko lehiaketarik garrantzitsuenean, maila nazionaleko jokalaririk onenak bildu ziren.
Larunbatean, Amaiaren taldea indartsu hasi zen taldekako fasean Athlos BT (Galizia) 4-1 eta Cura Mora BT (Extremadura) 5-0 gaindituz.
Finalerdietarako txartela lortzeko arazorik ez zuten izan San Fernando BT-ri (Valentzia) 3-0 irabazi baitzioten.
Torralbaren parte-hartzea erabakigarria izan zen igandeko jardunaldian, La Orden BHIren (Huelva) aurkako 3-1 puntua eman baitzuen finalerako txartela lortzeko. Finalean, 2-1eko aldeko markagailuarekin, Claudia Leal La Rinconadako jokalariaren aurka jokatu zuen. Claudia Leal zen faborito nagusia, Iberdrola Kopako azken bi edizioetako irabazleak baitziren.
Puntu bakarra falta zen Kopa irabazteko eta hasierako berdinketaren ostean, Amaiak bere banakako partidua arrakastaz bukatu zuen bere taldearentzat garaipena lortuz.
Argazkiak: BBT