Lizarra Badminton Taldeak bidalitako kronika
Nafarroako Kirol Jokoetako bost jardunaldi jokatuta, kategoria bakoitzeko lau jokalari edo bikote onenak sailkatu ziren azken jardunaldi bat jokatzeko, Lizarralde BHIn, eta bertan erabaki ziren Nafarroako Kirol Jokoen XXXVII. edizioko txapeldunak. Azpimarratzekoa da Lizarra Badminton Taldeak urrezko domina irabazi zuela jokatutako 12 kategorietatik 7tan.
11 urtez azpikoen kategorian, Nerea Larrion eta Daniel Chasco protagonistak izan ziren urrezko dominak irabazi baitzituzten bai emakumezkoetan, bai gizonezkoetan eta baita binakakoan ere.
13 urtez azpikoen kategorian, Paula eta Marta Larrion ahizpek irabazi zuten urrezkoa binakako kategorian eta Paulak errepikatu zuen emakumezkoen banakakoan.
Eta 15 urtez azpikoen kategorian, Irati Baquedanok ere urrezko domina errepikatu zuen, titulua eskuratu baitzuen bai emakumezkoetan, bai binakakoetan, Hector Marquezekin (Iruña BT) bikotea eginez.
Hauek izan ziren emaitza guztiak:
Txapeldunak
11 urtez azpiko emakumezkoen banakakoa: Nerea Larrión
11 urtez azpiko gizonezkoen banakakoa: Daniel Chasco
11 urtez azpiko binakako mistoa: Nerea Larrión/Daniel Chasco
13 urtez azpiko emakumezkoen banakakoa: Paula Larrión
13 urtez azpiko emakumezkoen binakakoa: Marta Larrión/Paula Larrión
15 urtez azpiko emakumezkoen banakakoa: Irati Baquedano
15 urtez azpiko binakako mistoa: Irati Baquedano/Héctor Márquez (Iruña BT)
Txapeldunordeak
11 urtez azpiko emakumezkoen banakakoa: Aitana Berrueta
13 urtez azpiko emakumezkoen banakakoa: Marta Larrión
15 urtez azpiko emakumezkoen banakakoa: Sofía Villar
17 urtez azpiko gizonezkoen banakakoa: Iván Berné
3. postua
13 urtez azpiko gizonezkoen banakakoa: Aaron Solorzano
13 urtez azpiko emakumezkoen banakakoa: María Vidán
13 urtez azpiko emakumezkoen binakakoa: María Vidán/Cristina Luquin
15 urtez azpiko emakumezkoen banakakoa: Rocío Ajona
17 urtez azpiko gizonezkoen banakakoa: David Sánchez Castro
13 urtez azpiko emakumezkoen banakakoa: Noa Vidán, Irene Jiménez
17 urtez azpiko Binakakoa: Noa Vidán/Iván Berné, David Sánchez Castro/Jorge Arnedillo (Belmecher)
Lizarra Badminton Taldea ez zen bakarrik egon Nafarroako Kirol Jokoetan, izan ere, Francisco Javier Baquedano jokalaria Rondara (Malaga) joan zen Master Senior N3ko txapelketa bat jokatzera, non hirugarren postua lortu zuen gizonezkoen C1 mailako banakakoan.
Datorren astean talde lizartarrak etxean jokatuko du berriro, urriaren 26an, larunbatean, TTR N7 mailako txapelketa bat jokatuko baita "Tierra Estella - Lizarrerria" pabiloian. Gainera, David Manzano jokalaria Villanueva de la Verara joango da N2 mailako txapelketa absolutu batean parte hartzeko.
Argazkiak: CBE.