Lizarra Badminton Taldeak egindako kronika
Guztira 30 jokalarik aurkeztu zuen Lizarra Badminton Taldeak urriaren 26an, larunbata, Tierra Estella - Lizarrerria kirol pabiloian jokatu zen TTR mailako txapelketan. Azpimarratzekoa da Paula eta Marta Larrion ahizpek lehen postua lortu zutela 15 urtez azpiko emakumezkoen binakako kategorian, adinagatik dagokien maila baino goragoko kategoria batean.
Klubaren emaitzarik nabarmenenak hauek izan ziren:
Txapeldunak:
15 urtez azpiko emakumezkoen binakakoa: Marta Larrión/Paula Larrión
Txapeldunordeak:
15 urtez azpiko emakumezkoen binakakoa: Rocío Ajona/Olalla Herrero (Alfajarín)
17 urtez azpiko emakumezkoen banakakoa: Irati Baquedano
17 urtez azpiko gizonezkoen binakakoa: Mikel Mtnez. de Estívariz/Ibai Garcés
Binakako misto absolutua: Raúl Mtnez. de Olcoz/ Ainhoa Larraya (Pamplona)
Senior A1eko gizonezkoen banakakoa: Ángel Urra
Senior A2ko gizonezkoen binakakoa: Ángel Urra/Sergio Juániz
3. postuak:
15 urtez azpiko emakumezkoen banakakoa: Sofía Villar
15 urtez azpiko emakumezkoen binakakoa: Ane De Antonio/Sofía Villar
15 urtez azpiko binakako mistoa: Daniel Chasco/Lucía Chasco
17 urtez azpiko gizonezkoen banakakoa: Mikel Mtnez. de Estívariz
17 urtez azpiko emakumezkoen banakakoa: Noa Vidán
17 urtez azpiko binakako mistoa: Noa Vidán/Iván Berné
Binakako misto absolutua: Iñigo Echarri/Eider Peláez
Senior A1eko gizonezkoen banakakoa: Francisco Javier Baquedano
Lizarrako TTR txapelketan egon ez zena David Manzano jokalaria izan zen, Villanueva de la Verara joan zena Top Master Absolutu mailako txapelketa batean jokalari nazional onenekin jokatzera. Oraingoan ez zuen zorterik izan jokalari lizartarrak.
Datorren astean Lizarra BT Gasteizera joango da 13 eta 17 Urtez Azpiko, Absolutu eta Senior mailako Top TTR torneoan, eta As Pontesera (Galizia), non Francisco Javier Baquedano jokalariak Top Master Senior mailako torneoa jokatuko duen.
Argazkiak: CBE.