BÁDMINTON Hace 1 año

Belmecher BT-k hamar domina eskuratu zituen asteburu honetan

Belmecher BT-k hamar domina eskuratu zituen asteburu honetan

Belmecher Taldeak egindako kronika

Pasa den larunbatean, urriak 26, Lizarreria Polikiroldegian 15 urtez azpiko, 17 urtez azpiko, absolutuko eta senior mailako TTR txapelketa ospatu zen. Bertan Estatu osoko ehun kirolari baino gehiago bildu ziren.

Belmecherren aldetik, 18 izan ziren parte hartu zuten jokalariak eta horietatik 7k lortu zuten podiumera igotzea. Dominen balantzea 5 urrezko, 2 zilarrezko eta brontzezko 1ekoa izan zen.

15 urtez azpiko mailan, Imanol Masak bi urrezko lortu zituen banakakoan eta bi gizonezkoetan, Ruben Garciarekin (Lardero BT).

17 urtez azpiko kategorian dominadunen zerrenda luzeagoa izan zen:

- Patricia Peña/Alba Pérez (Lardero), urrezko domina emakuezkoen binakakoan. 

- Blanca Cantón, urrezko domina banakakoan. 

- Jorge Arnedillo/Mario Masa, urrezko domina gizonezkoen binakakoan. 

- Blanca Cantón/Noa Chasco, zillarezko domina emakumezkoen binakakoan. 

- Patricia Peña/Gorka Fernandez (Torrelavegako Olimpia), brontzezko domina binakako mistoan. 

Kategoria absolutuan, Maitane Echarrik zilarra lortu zuen banakakoan.

Igandean, Kantabriako N6 Masterrean (Liencres) parte hartu zuen klubeko ordezkaria Martina Peñak, Martin Castillarekin (Torrelavegako Olimpia). Jokatu zuen bakarka eta binakako mistoan, eta brontzezko domina bikoitza lortu zuen bi modalitateetan.

Argazkiak: CBB.


📸 Más imágenes