Belmecher Badminton Taldeak bidalitako kronika
Blanca Canton Belmecher badminton taldeko jokalaria bi aldiz igo da podiumera asteburu honetan 17 urtez azpiko Espainiako Txapelketan. Txapelketa Palos de Fronterako (Huelva) "Los Príncipes" udal kiroldegian egin zen azaroaren 8, 9 eta 10ean.
Aurreko edizioetan ere podiumera igo zen: 2021ean 13 urtez azpiko Espainiako Txapelketan, Eivissan (urrezko domina emakuemezko binakakoan -EB-); 2022an, 15 urtez azpiko Espainiako Txapelketan, Huelvan (brontzezko domina emakuemezko binakakoan -EB-); eta 2023an, 15 urtez azpiko Espainiako Txapelketan, Granollersen (zilarrezko domina emakuemezko binakakoan -EB-). Aurtengoa laugarren urtea da jarraian Espainiako txapelketa batean dominak eskuratuz.
Blanca Canton, klubeko jokalaria da eta aurre egin die teknifikazio eta errendimendu handiko zentroetan entrenatzen duten jokalariei, brontzezko bi domina lortuz emakumezkoen bikoitzean, Polina Prykhodko (Leganes BT) bikotekidearekin eta Hugo Sanz del (Baminia BT) bikotekidearekin batera.
Larunbatean bertan, azaroaren 9an, Larderoko (Errioxa) TTR N7 13 eta 17 urtez azpikoan parte hartu zuten, 7 jokalarirekin: Leonid Vovchenko, Joan Bonet, Imanol Masa, Adur Grau, Martin Osinaga, Adur Grau eta Izan Chasco. Belmecher-eko jokalariek emaitza onak lortu zituzten, 2 urrezko, zilarrezko 1 eta 3 brontzezko domina lortuz.
17 urtez azpiko kategoria:
-Leonid Vovchenko, urrezko domina gizonezko banakakoan.
-Leonid Vovchenko/Joan Bonet, zilarrezko domina gizonezko binakakoan.
-Imanol Masa, brontzezko domina gizonezko banakakoan.
13 urtez azpiko kategoria:
-Martín Osinaga/Izan Chasco, urrezko domina gizonezko binakakoan.
-Adur Grau/Lander Zugasti, brontzezko domina gizonezko binakakoan.
-Martín Osinaga, brontzezko domina gizonezko binakakoan.
-Izan Chasco, brontzezko domina 13 urtez azpiko gizonezko binakakoan.
Argazkiak: CBB.