Belmecher Badminton Taldeak bidalitako kronika
Amaia Torralba Ezkurdia jokalariak 23 urtez azpiko badmintoneko Espainiako Txapelketan parte hartu zuen, onartutako hiru modalitateetan (banakakoa, emakumezkoen binakakoa eta binakako mistoa).
Lehiaketa hilaren 22an, 23an eta 24an izan zen, Arrecifen (Lanzarote). Belmecher-eko jokalariak bere sasoi ona erakutsi zuen aurkariak gaindituz, eta horrela hiru finaletara iritsi zen.
Binakako mistoan Miguel Esteverekin (Alicante InterCity) bikotea osatu zuen lehen aldiz, eta Nikol Carulla / Rodrigo Sanjurjo (As Pontes) nagusitu ziren txapeldunak izateko partiduan. Jana Villanuevarekin (CB Oviedo) batera jokatutako emakumezkoen binakakoan, Ana Caballero (Alicante InterCity) / Nikol Carulla (As Pontes) bikotearen aurka galdu zuten (21-15 / 21-19).
Azkenik, partiden artean ia atsedenik hartu gabe, banakako finala iritsi zen, non Amaia ezustekoa ematear egon zen Cristina Teruel (CB Huelva) txapelketako faboritoaren aurrean, baina aurreko bi finalen nekeak min egin zion eta 3 setetan urrezko domina galdu zuen (21-18 / 20-22 / 12-21).
Amaiak egindako txapelketa bikainari arbitro taldeak emandako Kirol Balioen Saria gehitu zitzaion.
Txapelketa amaitu eta dominak zintzilikatu ondoren, San Salvadorrera abiatu zen, Espainiako selekzioarekin batera, Salvadorreko Nazioarteko Txapelketan eta azaroaren 26tik abenduaren 1era egingo den III. Iberoamerikako Txapelketan parte hartzeko.
Argazkiak: CBB.