Belmecher Badminton Taldeak bidalitako kronika
Amaia Torralba Ezkurdia, Belmecher klubeko jokalaria, San Salvadorrera joan zen selekzio nazionalarekin, El Salvadorreko bi torneo garrantzitsuenetan parte hartzeko, Nazioarteko VI. eta Iberoamerikako III. Txapelketetan.
Nazioarteko VI. Txapelketan, Amaiak aurrera egin zuen lehiatzen zen bi modalitateetan, emakumezkoen binakakoan Jana Villanuevarekin eta binakako mistoan Miguel Esteverekin, bi finalerdietan sartzeraino.
Binakako mistoetan Fabricio Farias / Jacqueline Lima-ren kontra jokatu zuten, brasildarrak bigarren sailkatuak ziren eta jokoa kontrolatuz bi setetan (21-11 / 21-16) irabazi zuten.
Diana Corleto Soto / Nikte Alejandra Sotomayor guatemalarren aurkako binakakoan ere zortea ez zen alde izan, lehen seta 21-19 irabazten hasi baitziren, baina arerioek hurrengo bi setetan markagailuari buelta ematea lortu zuten 21-12 eta 21-19.
Beraz, Amaiak brontzezko domina pare bat ekarri zuen etxera.
Arratsalde horretan bertan hasi zen San Salvadorreko hiriburuan Iberoamerikako III. Txapelketa, non Belmecher-eko jokalariak podiumeko gorenera igotzea lortu zuen emozioz beteriko final batean irabazita, non nahiz eta Juliana Giraldo / Karen Patiño kolonbiarren aurkako lehen set-a galdu, 19-21 estu-estu baten ondorioz, ez zuen eragotzi hurrengo titulurako bikote espainiarrak irabaztea.
Urte amaiera ona nafarrarentzat 23 urtez azpiko Espainiako Txapelketa jokatu ondoren, Kanarietatik zuzenean hegaz egin zuelako eta bertan hiru zilarrezko domina lortu zituen.
Argazkiak: CBB.