Kronika:
Lizarra Badminton Taldea
Asteburu honetan, Lizarra Badminton Taldea lehiara itzuli zen Gabonetako atsedenaldiaren ondoren, eta aurreko urtea agurtu zuen modu arrakastatsu berean hasi zuen urtea.
Asteburu honetako lehiaketa nagusia Nigranen (Pontevedra) izan zen. Bertan, Espainiako jokalari onenak bildu ziren Azpi13 eta Azpi17 kategorietako Master N3 txapelketa bat jokatzeko. María Vidán eta Cristina Luquin jokalariek dominak lortu zituzten, Mariak hirugarren postua lortu baitzuen emakumezkoen banakakoan (Azpi13) eta biek batera errepikatu zuten emakumezkoen binakako kategorian (Azpi13). Arrakasta handia izan zuen Lizarra BT-k, eta Daniel Chascok bosgarren postuak lortu zituen gizonezkoen banakakoan eta gizonezkoen Azpi13ko binakakoan.
Granollers-era Rocio Ajona joan zen N6 mailako Master bat jokatzera, eta domina ere lortu zuen, Olalla Herrero-rekin (Alfajarín) jokatuz bigarren postua lortu baitzuen emakumezkoen Azpi15 binakako txapelketan.
Eta are badminton gehiago egon zen, klubeko beste ordezkari batzuk Gasteizera joan baitziren Top TTR mailako txapelketa bat jokatzera. Hauek izan ziren emaitza nagusiak:
Bigarren postuak:
- Azpi15 Emakumezko Binakakoa - Lucía Chasco/Nahia Navarro (Pamplona)
Hirugarren postuak:
- Azpi17 Emakumezko Binakakoa - Paula Larrión/Marta Larrión
- Azpi17 Binakako Mistoa - Ane de Antonio/Aaron Barrera (Soria)
Datorren asteburuan Huelvara joango da Zilarrezko Lehen Mailako taldea, liga honetako lehen jardunaldia jokatzera, eta bestalde, bueltan dira Lizarreria BHIren instalazioetan jokatuko diren Nafarroako Kirol Jokoak.
Argazkiak: CBE.