Kronika:
Lizarra Badminton Taldea - Club Bádminton Estella
Lizarra Badminto Taldeak badmintonaz gozatzen jarraitzen du, asteburu honetan, bi txapelketa oso ezberdinetan parte hartuz. Alde batetik, klubaren ordezkaritza ona izan genuen Gasteizen Top TTR txapelketa bat jokatzeko eta, bestetik, David Manzano jokalaria Granollerseko master absolutu txapelketa batean lehiatzen egon zen.
Azken txapelketa honetan, esan behar da estatuko erraketa onenak batu zirela esateak inoiz baino zentzu handiagoa hartzen du. Esaterako, Pablo Abianek, lau aldiz olinpikoa izandakoak, gizonezkoen banakako txapelketa irabazi zuen. David Manzanok gizonezkoen binakakoan eta binakako mistoan jokatu zuen, jokatu zituen lau partidetatik bi irabaziz, eta txandaz pasatzetik gertu geratuz, batez ere mistoan.
Gasteizen, 15 urtez azpikoen, 17 urtez azpikoen, 19 urtez azpikoen eta seniorren Top TTR txapelketa jokatu zen. Lizarra BT-k hamaika domina eskuratu zituen, horietatik hiru urrezkoak izan ziren. Hauek izan ziren emaitza nagusiak:
Lehenengo postuak:
- 15 urtez azpiko emakumezkoen banakakoa: Paula Larrión
- 15 urtez azpiko emakumezkoen binakakoa: Marta Larrión/Paula Larrión
- 17 urtez azpikoen binakako mistoa: Iván Berné/Olalla Herrero (Alfajarín)
Bigarrenak:
- 15 urtez azpiko emakumezkoen banakakoa: Lucía Chasco
- 15 urtez azpikoen binakako mistoa: Lucía Chasco/Nahia Navarro (Pamplona)
- Gizonezko senior C1eko banakakoa: Ángel Urra
- Gizonezko senior A1eko binakakoa: Sergio Juániz/Ángel Urra
Hirugarrenak:
- 15 urtez azpikoen binakako mistoa: Ane de Antonio/Daniel Chasco
- 17 urtez azpiko gizonezkoen binakakoa: David Sánchez Castro/Hugo Sáez (Bakarriik Badminton Kluba)
- 17 urtez azpiko gizonezkoen binakakoa: Héctor Márquez/José Alberto Borjas (Salduba)
- Gizonezko senior A1eko banakakoa: Sergio Juániz
Eta badmintonak datorren asteburuan jarraituko du, askoz ere ekitaldi gehiagorekin. Bigarren mailako liga hasten da Huescan, non Club Bádminton Estella taldeak bi talde aurkezten dituen eta Lizarrako "Tierra Estella - Lizarrerria" udal kirol pabilioian 13 eta 17 urtez azpiko eta senior kategoriako Top TTR txapelketa bat daukagu.
Argazkiak: CBE