BÁDMINTON Hace 1 año

"Amaia Torralbak kluben maila gorenean jarri du Belmecher berriz ere"

"Amaia Torralbak kluben maila gorenean jarri du Belmecher berriz ere"

Kronika:

Belmecher Badminton Taldea - Club Bádminton Belmecher

** Zortzi domina lortu ziren, paraleloki, otsailaren 1ean, larunbatean, ospatu zen Gasteizko TTR n7an.

Amaiak bolada onarekin jarraitzen du txapelketa nazionaletan. Granollerseko N4 Masterretik itzuli da, bi domina lortuta, emakumezkoen binakakoan eta binakako mistoan.

Emakumezkoen binakako txapelketan, finalerdietako partida bikaina jokatu zuten, eta hirugarren setera iristeko gertutik egon ziren txapelketako bikote faboritoetako baten aurrean, S.Peñalver/N.Ivorra (21-16/26-24). Azkenik, brontzezko domina lortu zuen Jana Villanueva bere kidearekin batera.

Binakako mixtoan Vicente Gazquezekin batera finalera iritsi zen, partida bikaina jokatuz eta txapelketako 2. serieko bikote buruari aurre eginez J.Perez/C. Leiala (10-21/24-22/15-21). Zilarrezko dominak jokalariaren palmaresa handitzen du.

Larunbatean bertan, Gasteizen 15 urtez azpiko, 19 urtez azpiko eta senior mailako TTR n7 txapelketa jokatu zen Aranalde Kiroldegian eta bertan hiru kategorietatik zortzi metal lortu ziren. Hiru urre, hiru zilar eta bi brontze.

Emaitza nagusiak hauek izan ziren:

- Patricia Pérez, urrezko domina emkumezko A1eko binakakoan.

- Mario Masa, urrezko domina 19 urtez azpiko gizonezkoen banakakoan.

- Enaitz Hernandorena/Hugo San Martín, urrezko domina 15 urtez azpiko gizonezkoen binakakoan.

- Leonid Vovchenko/Jorge Arnedillo, zilarrezko domina 17 urtez azpiko gizonezkoen binakakoan.

- Jorge Arnedillo/Noa Chasco, zilarrezko domina 17 urtez azpiko binakako mistoan.

- Miren Sádaba/Noa Chasco, zilarrezko domina 17 urtez azpiko emakumezkoen binakakoan.

- Irati Sádaba, brontzezko domina 19 urtez azpiko emakumezkoen banakakoan.

- Martin Osinaga/Martin Garro, brontzezko domina 15 urtez azpiko binakako mistoan.

Beraz, Belmecher-eko jokalariek emaitza onak lortu zituzten eta dagoeneko Aragoiko Lurralde Ligako I. jardunaldia prestatzen ari dira.

Argazkiak: CBB


📸 Más imágenes