Pasa den larunbatean, irailaren 13an, 19 urtez azpikoen Nafarroako Txapelketa jokatu zen Lizarrako Lizarreria kiroldegian.
Belmecher eta Lizarra taldeetako jokalariak bildu zituen hitzorduak; guztira hamazazpi partida jokatu ziren, 9:00etatik 14:00etara.
Honekin batera doan dokumentuan, jokatu ziren modalitateetako (Gizonezkoen Banakakoa, Emakumezkoen Banakakoa, Gizonezkoen Binakakoa eta Binakako Mistoa) sailkapen finalak kontsultatu daitezke.
Eskerrik asko parte hartzeagatik, eta zorionak guztioi!