Kronika:
Lizarra Badminton Taldea
Hamalau jokalari joan ziren Nafarroako hiriburura Nafarroako Kirol Jokoen bosgarren jardunaldia jokatzera. Lehiaketa egun handi baten ostean, gure jokalariek hainbat domina lortu zituzten eta klubaren palmaresa handitu zuten.
Eta harrobiak Iruñean distira egiten zuen bitartean, Eider Yanqing Pelaez, Laura Montoya eta Iñigo Echarri jokalari absolutuek klubaren asteburu handi baten amaiera sinatu zuten Lizarran ospatzen zen N4ko Masterrean lehiatuz; ahaleginak egin arren, aurkari handiak izan zituzten hasierako partiduetan, eta ez zieten koadroetatik haratago aurrera egiten utzi.
CBE-ren emaitza nabarmenenak:
• 13 urteko neskeen banakako txapelduna: Cristina Luquin
• 13 urteko nesken banakako txapeldun ordea: Nerea Larrión
• 13 urteko mutilen banakako txapeldun ordea: Daniel Chasco
• 13 urtekoen binakako mistoko txapeldunordeak: Daniel Chasco eta Nerea Larrión
• 15 urteko nesken banakako txapelduna: Paula Larrión
• 15 urteko nesken banakako txapeldunordea: Lucía Chasco
• 15 urteko nesken banakako 3.a: Marta Larrión eta Rocío Ajona
• 15 urteko nesken binakako txapeldunordeak: Paula eta Marta Larrión
• 17 urteko mutilen banakako 3.ak: Héctor Márquez eta Iván Berné
• 17 urteko nesken banakako txapeldunordea: Irati Baquedano
• 17 urteko nesken banakako 3.a: Noa Vidán
• 17 urtekoen binakako mistoko txapeldunordeak: Noa Vidán e Iván Berné
Datorren asteburuan Donostiako 13 eta 17 Urtez Azpikoen eta Absolutuen Masterrean, Kantabriako 13 eta 17 Urtez Azpikoen N6ko Liencres Lurraldeko Masterrean eta 15 eta 19 urtez azpikoen Granollers Masterrean parte hartuko du Lizarra Badminton Taldeak.