BÁDMINTON Hace 6 meses

Domina zaparrada Lizarra Badminton Taldearentzat

Domina zaparrada Lizarra Badminton Taldearentzat

Kronika:

Lizarra Badminton Taldea

Lizarra Badminton Taldea nabarmendu da asteburuan zehar parte hartu duen txapelketetan.

Marta eta Paula Larrion gure jokalariek maila altueneko txapelketa batean lehiatzea lortu zuten, Granollerseko 15 eta 19 urtez azpikoen N2ko Top Masterrean, non dena eman arren ezin izan zuten taldekako fasetik pasa.

Era berean, gure jokalarietako batzuek bi Lurralde Masterretan parte hartu dute, eta jokalari guztiek dominak ekarri dituzte etxera.

Rubén Boza, Leire de Antonio, Daniel Chasco, Iñigo Echarri, Cristina Luquin, David Manzano, Raúl Martínez de Olcoz, Eider Pelaez eta María Vidán Donostiara joan ziren 13 eta 17 urtez azpikoen eta absolutu mailetako Euskadiko Lurralde Masterra jokatzeko, eta bertan klubaren palmaresa handitzea lortu zuten.

Liencresen ere, 17 urtez azpiko Kantabriako N6ko Lurralde Masterrean lizartarrak nabarmendu ziren. Noa Vidán, Héctor Márquez, Irati Baquedano eta Iván Bernék parte hartu zuten, eta hainbat domina lortu zituzten.

Laster, 13 eta 17 urtez azpikoen Oviedoko N4ko Masterrak eta Granollersko Catalunya TOP TTR 11, 15 eta 19 urtez azpikoen eta seniorren kategoriei zuzendutako txapelketetan Lizaarra Badminton Taldeko erraketistak izango dituzte.

EMAITZARIK NABARMENENAK

17 urtez azpiko Kantabriako N6ko Lurralde Master

- 17 urtez azpikoen emakumezko binakakoko txapeldunordeak: Irati Baquedano eta Noa Vidán

- 17 urtez azpikoen emakumezko binakako mistoko 3.ak: Héctor Márquez eta Iván Berné

13 eta 17 urtez azpikoen eta absolutu mailetako Euskadiko Lurralde Master

- 13 urtez azpikoen gizonezko banakakoko txapelduna: Daniel Chasco

- 13 urtez azpikoen gizonezko binakakoko txapeldunak: Daniel Chasco eta Adrián Gabriel Zamudio (Badminton Pamplona)

- 13 urtez azpikoen emakumezko binakakoko txapeldunak: María Vidán eta Cristina Luquin

- 13 urtez azpikoen emakumezko banakakoko txapeldunordea: María Vidán

- 13 urtez azpikoen emakumezko banakakoko 3.a: Cristina Luquin

- Binakako mistoko txapeldunak: Iñigo Echarri eta Eider Pelaez

- Gizonezko binakakoko txapeldunordeak: Iñigo Echarri eta David Manzano

- Emakumezko binakakoko txapeldunordeak: Leire de Antonio eta Eider Pelaez

- Binakako mistoko txapeldunordeak: Raúl Martínez de Olcoz eta Leire de Antonio

- Gizonezko binakakoko 3.ak: Raúl Martínez de Olcoz eta Rubén Boza

- Gizonezko banakakoko 3.a: David Manzano

- Gizonezko banakakoko 3.a: Rubén Boza

Argazkiak: CBE.

📸 Más imágenes