Urriaren 18an, larunbata, Nafarroako Kirol Jokoen 38. edizioaren azken jardunaldia ospatu zen Lizarraldea BHIn.
Denboraldi erregularrean kategoria bakoitzeko lau jokalari onenak (11 urtez azpikoak, 13 urtez azpikoak, 15 urtez azpikoak eta 17 urtez azpikoak) sailkatu ziren, eta partida zirraragarriak eta kirol-giro bikaina bizi izan ziren.
Dominak banatzen Marta Ruiz de Alda, Lizarrako alkatea; eta Sergio Juániz, Nafarroako Badminton Federazioko presidentea izan ziren.
Erantsitako dokumentuetan ikus daitezke partiden emaitzak eta azken sailkapena.
Zorionak guztioi! Zuen zain gaude Nafarroako Kirol Jokoen edizio berrian!