Belmecher Badminton Taldeak bidalitako kronika
Belmecher Badminton Taldeak kirol arrakasta berri bat lortu zuen pasa den larunbatean Donostiako Summa Aldapeta ikastetxean izandako N6 sub15 eta sub19 Donostiako N6ko Masterrean. Klubeko sei jokalari ere joan ziren Donostiara Espainiako egutegiko hitzordu hori jokatzera.
Irati Sadabak emanaldi bikaina egin zuen, urrezko domina pare bat lortu baitzuen. Belmecher-eko jokalaria nagusitu zen bai emakumezkoen banakakoan eta baita binakako mistoan ere, Mario Masarekin bikotea osatuz.
15 urtez azpikoen mailan, Hugo San Martinek ere paper garrantzitsua izan zuen, brontzezko domina lortu baitzuen gizonezkoen banakakoan eta podiumeko tokirik gorenera igo baitzen binakakoan, Enaitz Hernandorena taldekidearekin batera. Talentua eta ahalegina uztartuta, Belmecher balio handiko hiru metalarekin itzuli zen.
Emaitza hauek klubak bere promesa gazteekin egiten duen lana indartzen dute.
Argazkiak: CBB.