Apirilaren 6an Aspaceko Haurren Futbol Txapelketaren IX. edizioa egingo da, Manuel Torresen (MT) omenez.
Ostegun Santuan eginen da, Oberenako instalazioetan. Txapelketaren amaieran sari-zozketa egingo da: kirol-ekipamenduak, jatetxe-arloko menuak, ikuskizunetarako sarrerak, etab.
Zozketan parte hartzeko beharrezkoa da txartel bat erostea, 2 euroko prezioa duena. Txartelen salmentan bildutako guztia Aspaceko Kirol Kluberako izanen da:
https://aspacenavarra.org/un-itinerario-de-vida/club-deportivo-aspace/
Asko lagun daiteke txartelak erosten, Aspacek zerbitzu gehiago eskaini eta Nafarroako garuneko paralisia duten pertsonen kirolaren kalitatea hobetu ahal izango baitu.
Txartel bat erosten duenari argazki bat bidaliko zaio, bere izenarekin, eta ekitaldiaren berri emango zaio (kartela, sariak, zenbaki sarituak, bideoa...).