DEPORTES ADAPTADOS Hace 3 años

Otra Mirada Rítmica taldearen arrakasta Cuencako Txapelketa Nazionalean

Otra Mirada Rítmica taldearen arrakasta Cuencako Txapelketa Nazionalean

Joan den asteburuan, Cuencan, Gimnasia Erritmikoko Espainiako Txapelketa egin zen, Adimen Urritasuna duten Pertsonentzako Espainiako Kirol Federazioak (FEDDI) antolatuta. Nafarroako lau gimnastak hartu zuten parte, Otra Mirada Rítmica taldekoak.

Ángela Álvarez, Inés Alli, Nerea Díaz eta Andrea De Jesúsek zilarrezko domina, bi brontze eta laugarren postua lortu zituzten.

Zilarrezko domina Inés Alliren eskutik iritsi zen 16 Urtez azpikoen Emakumezkoen Esku libreko Banakako Kirol Konpetentzian", eta brontzeak, Ángela Álvarezek modalitate horretan bertan, eta Nerea Díazek, "Emakumezkoen Banakako Soka Txapelketa Absolutuan" lortu zituzten. Azken horretan ere nabarmendu behar da Andrea De Jesusek lortutako laugarren merezimendua.

Honekin batera doan PDFan emaitza guztiak ikus daitezke.

Argazkiak: Otra Mirada Rítmica taldea


📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados