Maiatzaren 10ean eta 11n, Iruñeko Larrabide estadioan, Haur - Junior eta Seniorren Nafarroako Atletismo Jokoak egin ziren.
Haur - junior kategoriei dagokien lehen jardunaldian, El Molino, Isterria eta Andrés Muñoz klubetako 156 kirolarik hartu zuten parte.
Eta bigarren jardunaldian, senior kategorian, 78 lagunek eman zuten izena: Aspace, Las Hayas, Oncineda, Pilar Gogorcena, Residencia Javier, Río Irat, San José eta Erronkaribar.
Erantsitako dokumentuetan bi egunetako emaitza osoak ikus daitezke.