Iruñeko Udalak sustaturik, Sport Kids kirol jarduera Iruñera itzuliko da San Fermin jaietan (uztailaren 7tik 14ra).
Proposamen hau 8 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta kirola aisia eta entretenimenduaren ikuspegitik sustatzea du helburu. Aurreko urteetan bezala, Media Luna parkeko hobiek, San Bartolome gotorlekuaren inguruan, era askotako kirolak bilduko dituzte, Nafarroako zenbait kirol-federazioren lankidetzari esker; besteak beste, Nafarroako Kirol Egokituen Federazioarena.
Ordutegiak: 11:00etatik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era.
Kirol egokituen tokia: 1. hobia.
Egunak:
- Uztailaren 8a, larunbata.
- Uztailaren 10a, astelehena.
- Uztailaren 12a, asteazkena.
- Uztailaren 14a, ostirala.
** PDF erantsian programazio osoa kontsulta daiteke.