Azaroaren 22an, ostirala, "Gizarte eta Kirol Inklusiboari buruzko I. Jardunaldia" egingo da ONCE-Iruñeako Areto Nagusian.
Jardunaldi bat, odorengoei zuzendutakoa:
• Alkateak eta zinegotziak
• Udaleko kirol-teknikariak
• Kirol Klub eta Elkarteetako arduradunak
• Desgaitasuna duten kirolariekin lan egiten duten teknikariak
Izen-ematea doakoa da "Kirola eta Gizartea" web orriaren bidez:
Honekin batera doakizuen PDFan duzue jardunaldiaren egitarau osoa. Gai hauei buruzko hitzaldiak eta mahai-inguruak izango dira:
- Desgaitasuna duten pertsonentzako kirolaren alderdi espezifikoak.
- Kirol egokituaren beharrak eta eskaerak Nafarroan.
- Herri-administrazioen eginkizuna, kirol inklusiboaren sustapen eta garapenean eragile nagusi diren aldetik.
- Desgaitasuna duten pertsonentzako aukerak sustatzea kirol-klubetik: ekintzarako hausnarketak eta proposamenak.
- Kirol inklusiboko esperientzia arrakastatsuak.
- Toki-erakundeak: Jarduera fisikoan eta kirolean inklusioa bultzatzen dutenak.
- Eliterako bidean oztopoak gainditzea kirol paralinpikoan.
- Inklusioarekin konprometitutako erakundeak.