Atzo, Iruñeko Udalak omenaldia egin zien 2024an zehar lortutako garaipen eta egiaztatutako merituengatik bereziki nabarmendu diren herriko 40 kirolariri.
Kondestablearen jauregiko patioan egin zen ekitaldia, Joseba Asiron alkatea buru zela, Udalbatzako kideekin batera.
Esker ona jaso dutenen artean, gure kirolari hauek izan ziren:
- Ivan Salguero. Igerilari paralinpikoa. Zazpigarren postua S13ko 400 metro libreetan.
- Beatriz Zudaire. Saskibaloi paralinpikoko jokalaria. 2024ko Parisko Joko Paralinpikoetan parte hartu zuen.
- Aritz Huarte. 10. postua Goalball Lituaniako International Trakai-n (Goalball Navarra Club para Ciegos de Navarra).
- Iñaki Oloriz. Tiro olinpikoa. Bigarren New Delhi 2024 World Cup txapelketan, New Delhin.
- Carmen Rubio. Kirol Merezimenduaren Domina 2024. Arku-tiroa 2012ko Londresko, 2016ko Rioko eta 2021eko Tokioko Joko Paralinpikoetan.
Udalaren albistea:
Instragrameko bideoa:
Argazkiak: Iruñeko Udala.