Joan den asteburuan, urtarrilaren 25 eta 26an, Paralinpikoko Promesa Gazteen 2025eko AXA Espainiako Txapelketa jokatu zen Valdemoroko Valdesanchuelako igerilekuan (Madril). Anastasiya Dimitriv txapeldun paralinpikoa buru zuen txapelketa honek estatu osoko kirolari gazte onenak biltzen zituen. Oraingo honetan 125 pertsonak hartu zuten parte nazio mailako hitzordu honetan.
Nafarroako igeriketa egokituko selekzioa lau kirolarirekin joan zen Madrilera, bi mutil (Iñaki Larrañeta eta Antonio Abadiano) eta bi neska (Aitana Gracia eta Judit Jiya Goicoechea), Eunate Beorlegui entrenatzaile zutela.
Gure igerilariek lau proba ezberdinetan parte hartu zuten (bakoitza) eta errelebo mixtoetan ere bai, eta kirol emaitzak bikainak izan direla denek beraien markak hobetu baitituzte.
Judit Jiya Goicoecheak, 10 urte besterik ez zituenak, brontzezko domina lortu zuen emakumezkoen kimuen kategoriako sailkapen nagusian. Balio handiko domina izan zen. Igeri egindako lau probetan lortutako puntuei esker hirugarren izan zen, eta urte bat gehiagoko neskekin lehiatu zen.
Bezain nabarmena izan ziren Aitana Graciak infantil mailan lortutako 9. postua, Iñaki Larrañetaren 12.a infantil mailan, eta Antonio Abadianoren 20.a junior mailan.
Txapelketa honek maila lehiakor handia erakutsi du, eta Foru Erkidegoko igerilariek bikain egin dute. Ilusio, dibertsio eta adiskidetasun giroa arnastu zuten parte-hartzaile guztiek.
Sailkapen nagusian, Nafarroak 12. postua lortu zuen, parte hartu zuten 26 entitateen artean. Eunate Beorlegik bere poza adierazi zuen lortutako emaitzarekin eta egindako ahaleginarekin, izan ere, bakoitzak dena uretan utzi zuen eta hori da benetan entrenatzaile bati axola zaiona. "Hainbesteko dedikazioarekin eta gogoarekin lehiatzen ikustea sekulako harrotasuna da. Gainera, portaera eta laguntasun inbidiagarria izan dute eta horrek batasuna ahalbidetzen du eta gauzak errazago egiten ditu".
Asteburu honetako hitzorduak otsailaren 21etik 23ra Valladoliden izango den hurrengo txapelketarako motorrak berotzeko balio izan du: Igeriketa Inklusiboko Eskolarteko Txapelketa Nazionala, non lau igerilariek ohiko igeriketako Nafarroako selekzioarekin partekatuko duten taldea.
Zorionak!
** Honekin batera doan PDFan ikus daitezke 2025eko Gazteen Igeriketako Espainiako AXA Txapelketaren emaitza osoak.