DEPORTES ADAPTADOS Hace 1 año

Nafarroa ongi aritu zen Valladoliden izandako CSDren Espainiako Eskola Txapelketan

Nafarroa ongi aritu zen Valladoliden izandako CSDren Espainiako Eskola Txapelketan

Nafarroako igeriketa egokituko selekzioa lau kirolarirekin eta Eunate Beorlegui entrenatzailearekin izan zen

Otsailaren 20tik 23ra Federazio Autonomikoen Espainiako XI. Igeriketa Txapelketa Alebin mailan eta Igeriketa Inklusiboko Espainiako VIII. Txapelketa 2025 ospatu ziren Valladolideko Parquesol instalazioetan.

Guztira 383 kirolari bildu zituen txapelketak, 18 erkidego ordezkatuz.

Nafarroako alebin mailako igeriketa selekzioa 18 igerilarirekin joan zen, 10 neska (Lidia Cabestero, Labrit Luzuriaga, Chloe Muñoz, Ana Salvador, Nora Leache, Garazi Compains, Irune Nuñez, Saioa Muñoz, Noa Sánchez, Tanit Jiménez) eta 8 mutil (Adrián Rodríguez, Saúl Navascués, Theo Sierra, Joan Moldoveneau, Laureano Lafuente, David Ortiz, Eder Domínguez, Aimar Vizcay). David Dominguez hautatzaileak eta Ekaitz Lopez eta David Sanz bi entrenatzailek lagundu zieten. Beste aldetik, igeriketa egokituko Nafarroako selekzioa lau kirolarirekin joan zen Valladolidera, bi mutil (Iñaki Larrañeta eta Antonio Abadiano) eta bi neska (Aitana Gracia eta Judit Jiya Goicoechea), Eunate Beorlegik entrenatzaile gisa lagunduta.

Denek batera Nafarroa ahalik eta ondoen ordezkatu zuten. Parte hartzaile bakoitzak lau proba ezberdin egin zituen igerian, gehi errelebo eta errelebo inklusiboak, eta kirol emaitzak bikainak izan direla ikus daiteke, gehienek euren markak irmotasunez hobetu baitituzte.

Txapelketa honetan maila lehiakor handia erakutsi zen eta Foru Erkidegoko igerilariek ahalik eta gehien gozatu zuten. Parte-hartzaile guztien artean ilusio, dibertsio eta inklusio giroa arnastu zen.

CSDko eskolarteko txapelketen historian Nafarroak errelebo inklusiboetan parte hartzen zuen lehen aldia izan zen. Lehenengo 6x50m librea deskalifikatua izan zen igerilari batek behar baino lehenago salto egin zuelako eta bigarrena 8. postuan geratu zelako. Esperientzia polita izan zen igerilekuan bizitakoa eta parte-hartzaileek eduki ahal izan zutena.

Igeriketa inklusiboko sailkapen orokorrean, Nafarroak 7. postua lortu zuen (18 erkidego parte-hartzaile). Eta RFEN puntukako sailkapenean, Nafarroa 14. geratu zen.

Zorionak!

** Honekin batera doan PDFan ikus daitezke emaitzak osorik.


📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados