Joan den larunbatean, ekainaren 14an, Nafarroako Padel Egokituko Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu zen Navarra Padel instalazioetan. Jardunaldi atsegina izan zen, eta hogeita bi pertsonak hartu zuten parte.
- AD-eko 2. kategoriako txapeldunak (bote infinitua): Jon Ortega eta Manelle Atchoukeu.
- AD-eko 1. kategoriako txapeldunak (egokitua 2 bote): Alberto Echarri eta Iñigo Berrozpe.
Hemendik eskertzen dugu Navarra Padeli pistak uzteagatik, Alberto Beunzari, Mikel Urbicaini eta Guille Morenori antolakuntzarengatik, baita familien babesa ere egun osoan zehar kirolariak gogoz animatu zituztelako.