DEPORTES ADAPTADOS Hace 6 meses

Íñigo Gerbolés, 5. judo paralinpikoko Europako Txapelketan

Íñigo Gerbolés, 5. judo paralinpikoko Europako Txapelketan

Joan den larunbatean, irailaren 20an, Íñigo Gerbolés judokak Europako Judo Paralinpiko Txapelketan parte hartu zuen, 2028ko Los Angeleseko paralinpiar ziklo berriko lehenbizikoan, Tbilisin (Georgia).

Kirolari nafarra J2 - 95 kiloko kategorian lehiatu zen, eta podiumetik gertu geratu zen, 5. postuan, Georgiako ordezkariaren aurka brontzezko dominarako borrokaldia galdu ondoren.

Zorionak meritu handiko bostgarren postu honengatik, eta segi lanean!

Argazkia (1): Once 

📸 Más imágenes