DEPORTES ADAPTADOS Hace 5 meses

"Jolas inklusiboa" jardunaldia Lizarran

"Jolas inklusiboa" jardunaldia Lizarran

Bihar, urriaren 28an, asteartea, Lizarreria Udal Kirol Pabilioian kirol egokitu eta inklusiboari buruzko jardunaldi bat egingo da, "Jolas inklusiboa" lelopean.

Topaketa horren helburua da ikusaraztea kirolak zer garrantzi duen desgaitasunen bat duten pertsonen gizarteratzean eta garapen pertsonalean, eta erakustea egokitutako diziplinak desgaitasunen bat duen eta ez duen edonoren eskura egon daitezkeela.

Parte hartzen duten ikasleek zuzenean bizi ahal izango dituzte Goalball, Boccia, Slalom, Gurpil-aulkiko saskibaloia, Boleibola eserita, Esgrima eta Curling egokitua...

Jardunaldiaren egitaraua

10:00 h – Inaugurazio ofiziala Rebeca Esnaola Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismo kontseilariaren hitzaldiarekin.

10:15 – 11:15 h – Kirol jardueren garapena.

11:15 – 11:45 h – Hamaiketako osasungarria.

11:45 – 13:30 h – Kirol jardueren jarraitzea.