Txapelketan hamalau taldek hartu zuten parte: Katalunia 1 eta Katalunia 2, Madril gorria eta Madril zuria, Murtzia Herrialdeko 1 eta 2, Valentzia 1 eta 2, Euskadi, Aragoi, Nafarroa, Gaztela Mantxa, eta Melilla 1 eta Melilla 2.
Nafarroak berriz ere erakutsi zuen taldeko kirolaren aldeko apustua pauso sendoz jarraitzen duela hazten. Oraingo honetan, Nafarroako taldea ordezkaritza gazte batekin joan zen txapelketara, eskola-adineko lau jokalarik osatua: Iker, Noelia, Rayan eta Javier Felix. Ilusioz eta konpromisoz beterik lehiatu ziren esperientzia handiagoa zuten selekzio batzuen aurka.
Azken emaitzak (8. postua, merezimenduz) agerian uzten ditu egindako ahalegina eta proiektu honek oraindik duen hazkunde-marjina. Sailkapenaz harago, taldearen kohesioa indartzeko eta ingurune lehiakor batean ikaskuntza metatzen jarraitzeko balio izan du esperientziak.
Txapelketa honek baieztatzen du Nafarroan taldekako kirolari leku egiteko sortutako ekimena, adin guztiei irekia, sendotzen hasia dela. Urratsez urrats, prestakuntza, parte-hartzea eta balioak uztartzen dituen oinarri sendoa eraikitzen goaz, etorkizunari begira.
BSR España-ren albistea:
https://www.bsrespana.es/Cataluna-1-campeon-del-Campeonato-de-Espana-de-BSR-3x3-en-edad-escolar-por-selecciones-autonomicas/