DEPORTES ADAPTADOS Hace 8 años

Paper izugarria Nafarroako kirolariena Espainiako Igeriketa Egokitutako Txapelketan

Paper izugarria Nafarroako kirolariena Espainiako Igeriketa Egokitutako Txapelketan

Pasa zen asteburuan Kadizen lehiakatu zen Klubetako Espainiako Igeriketa Egokitutako Txapelketa non Ardoi Igeri Klubak emaitza izugarriak lortu zituen bai banakako ikuspuntutik, dominak eta Munduko Txapelketarako sailkapenak irabazten, bai taldekaz Txapeldunordea izanda gizonezko Erreleboetako 4 x 100 metro libreko proban. 


Kadizetik Mexikora

 

Aralar Perez, Josu Perez, Ivan Salguero, Adur Mendivil eta Gustavo Martinez igerilariek eta Raul Mª Gonzalez teknikariak bidaiatu zuten Kadizera aukari berri baten kontra borrokatzera: hezetasuna. Hala ere, bataila berri hau ere irabazi zuten oso ongi moldatu zirelako. Lortutako 18 dominek (10 urrezkoak) berresten dute.

 

Gutxi izango balitz, Ivanek eta Josuk lortu zuten gutxieneko marka Mexiko irailaren 29tik urriaren 7ra lehiatuko den Munduko Igeriketa Egokitutako Txapelketarako. Honetaz gain, Aralar Perezek ere bere markak hobetu zituen eta oraindik baditu Mexikora joateko aukerar eta Adur Mendibilek eta Gustavo Martinezek bere lehendabiziko dominak lortu zituzten banakako lehiaketan. 

 

Ivan Salguerok lideratu zuen Nafarroako emanaldi izugararria 4 urrerzko eta 2 zilarrezko domin eskuratzen. Berarekin batera Josu Perezek (4 urrezko eta brontzezko domin bat), Aralar Perezek (2 urrezko, 2 zilarrezko eta brontzezko domin bat), Adur Mendibilek (zilarrezko domin bat) eta Gustavo Martinez de Souza (brontzezko domin bat) distiratu zuten ere bai. 

 

Txapeldunorde historikoa.

 

Gure kirolarien “festa” beste momentu historikoa izan zuen.

 

Josuk, Aralarrek, Adurrek eta Gustavok 4 x 100 metro libreko proba ezin hobeki lehiakatu zuten eta Tenerifeko ADEMI taldea beste inorik ez hobegoa izan zen. Gauzak horrela, Nafarroak irabazi zuen zilarrezko domina taldekako Espainiako Txapelketan lehendabiziko aldiz.

 

Raul Gonzalez teknikariak ez zuen bere poza eskutatzen eta guztien lana azpimarratu eta eskertu nahi izan zuen: “Eskerrak eman behar zaie Nafarroako Kirol Egokitutako Federazioko Teknikari Eunate Beorleguiri eta Juantxori. Haiek proiektu honen jabeak dira eta beraien aurreko lanari esker gaurko emaitzak gozatzen ari gara. Honetaz gain talde honen adiskidetasuna, lana eta ilusioa lehiakatzera doazenean izugarriak dira”.

 

Nafarroako Domina-zerrenda

 

Ivan Salguero Oteiza (S-13 klasea), 6 domin: 4 urrezkoak (2 Multidisability-n) eta 2 zilarrezkoak. 

 

Josu Perez Diago (S-6 / SB-5 klaseak), 5 domin: 4 Urrezkoak eta Brontzezko 1. 

 

Aralar Pérez Azpíroz (S-8 / SB-8 klaseak), 5 domin: 2 Urrezkoak, 2 Zilarrezkoak eta Brontzezko 1. 

 

Adur Mendibil Aldunate (S-8 klasea), Zilarrezko domin 1. 

 

Gustavo Martinez de Souza (S-10 / SM-10 klasea), Brontzezko domin bat.

 

Ardoi IK: Espainiako 4x1000 metro libreko Txapeldunordea (34 puntu).

 

Mexikoko Munduko Txapelketak (2017ko iraila – urria)

 

Hautatuak eta plaza finkoarekin:

 

Ivan Salguero Oteiza: 2 gutxieneko marka (100 eta 400 metro libretan S-13)

 

Josu Perez Diago: Gutxieneko marka bat (400 metro libretan S-6).

 

Oraindik sailkatzeko aukerak dituztenak:

 

Aralar Perez Azpiroz: Bi gutxieneko markatik gertu geratzeagatik. (50 eta 100 metro libretan S-8).


📸 Más imágenes