Uztailaren 29an Logroñoko Prado Salobreko instalazioetan lehiatu zen azken proba puntuagarria irailak 15 eta 16 Italiako Lonato herrian ospatuko den Paralinpiko Munduko Txapelketarako.
Iñaki Oloriz nafarrek sekulako jaurtitze egin zuen egokitutako eta absolutuko kategorietako irabaziz. 123 puntu lortu zituen (125 posibleak ziren), bigarrena Granadako Melitón Briñas (11 puntu gutxiago) izan zen eta hirugarrena, Kanaria Handiko Jorge Montesdeoca 92 puntu lortu ondoren.
Madrilen, Almerian eta Logroñon irabazi ondoren Iñaki izango da Espainia ordezkatuko dutenetariko bat Munduko Txapelketan.
Ongi ibili eta Zorte On Iñaki!