Abuztuaren 28 tik Ardoi Igeriketa Taldeko Josu Pérez Diago eta Aralar Pérez Azpíroz lan egiten ari dira Sierra Nevadako Errendimendu Handiko Zentroan Mexikoko Igeriketa Egokitutako Munduko Txapelketan irailak 30etik urriak 6ra aurkituko dituzten altuera kondizioetara moldatzeko asmoz.
Hirugarren igerilari nafarra Iván Salguerok ere bidaiatuko du Granadako zentrora entrenatzeko. ONCEko kirolaria joanen da hurrengo irailaren 7a.
Haiekin lan egiten ari da Ardoi Igeriketa Klubako entrenatzailea Raúl González teknikari-lanak egiteko. Berak zehaztu digun egiten ari diren lan zaila: “9 egun zehar sufritu ondoren (eta geratzen zaiguna), bide onean gaude, baina indar eta esfortzu handiak eginez".
Seguraski jarraituko dute barruan duten guztia ematen, orkorrean, Nafarroako Igeriketa Egokituak hoberenen artean borroka dezala, eta bereziki ONCE eta Ardoi kluben izenak posiblea den tokirik altuenean uzteko.
Argazkian gure igerilariak ikusi ahal ditugu Alejandro Rojas (horiz jantzita) igerilariaren eta Paco Galván (urdinez) teknikariaren ondoan, biak kanariarrak. Alejandrok parte hartuko du Munduko Txapelketan, baina oraingo honetan, Pacok ez.