Eduardo Santas txirrindulari egokitua hautatua izan da urriak 12tik 15era Balearretako Palma Arenan lehiakatuko den Pistako Espainiako Elite Txapelketan parte hartzeko.
Eduardok parte hartuko du soilik jazarpen proban 2018 denboraldia prestatzeko.
Azpimarratzekoa da desgaitasunik gabeko kirolari internazionalek parte hartuko dutela lehiaketan eta Eduardok lehiakatuko du Nafarroako Federazioaren laguntzari esker.
Santasen lehiaketa urriaren 13a, ostiralean, izango da eta zuzenean ikusi ahalko da streaming-en bitartez.
Lehiaketako programa kontsulta daiteke atxikita dagoen dokumentuan.