Urriaren hasieran Valentzian lehiatua izan zen Espainia Karabinako Tiro Txapelketarako balio zuen II. Txapelketa. 20 tiratzailek parte hartu zuten eta haien artean Nafarroako Kirol Egokitutako Federazioko kide hauek: Miguel Rodriguez, Alfredo Carlos Borja, Zuriñe Goñi eta Maria Jesus Caballero. Laurek lan handia egin zuten eta podiumeraino iritsi ziren.
Zutik eta euskarririk gabeko modalitateak lehiaketa ireki zuen non Ager Solabarrieta bizkaitarrak, Miguel Rodriguez nafarrak eta Daniel Alvarez andaluziarrak elkarren kontrako lehia handiko borrokaldia izan zuten. Bizkaitarrak 6 txandako proba irabazi zuen lortutako 581 punturi esker, nafarra bigarrena izan zen 572 lortzen eta andaluziarra podiumeko hirugarren tokira igo zen 571 puntu irabazi ondoren. Alfredo Carlos Borjak tiratzaile nafarra 5. izan zen (560 puntu).
Emakumezko lehiaketan ere Zuriñe Goñi bigarren posizioan geratu zen. Nahiz eta lan erregularra egin, ezin zuen gainditu Sonia Rivero malagarra. Murtziako Consuelo Carrasko hirugarrena izan zen eta Maria Jesus Caballerok tiratzaile nafarrak podiumetik gertu bukatu zuen 4. posizioan 378 punturekin, hirugarrenak baino 3 gutxiago gehiorik ez.
Tiro txanda ia ia ezin hobea
Lehiaketako bigarren modalitatea ahoz behera garatu zen eta Miguel Rodriguezek eta Ager Solabarrietak elkarren arteko duelu hunkigarria izan zuten. 599 puntura berdindu zuten. Honek esan nahi du tiro bat gehiorik ez ituaren erditatik kanpo joan zaiela.
Ondarrutarrak azken txandan kale egin zuenez, garaipena nafarroarentzat izan zen. Danil Alvarrezek errepikatu zuen 3. tokian eta gure Alfredo Carlos Borja bosgarrena izan zen.
Emakumezko lehiaketan, Consuelo Carrascok eta Zuriñe Goñik beraien dueluaren emzioa handitu zuten baina zoritxarrez tiratzaile beteranu murtziarrak, nafarrak baino puntu bat gehiago lortu zuen. Zuriñeri hirugarren txandan lortutako 93ko markak kalte egin zion beste bostetan ez zutelako akatsik egin. Mª Jesús Caballerok nafarren erakustaldia siñatu zuen podiumeko 3. tokira igoz.