DEPORTES ADAPTADOS Hace 8 años

Josu eta Aralar Perez finalistak Mexikoko Munduko Txapelketan

Josu eta Aralar Perez finalistak Mexikoko Munduko Txapelketan

Azoraren 27tik Nafarroako 3 igerilari eta teknikari bat lehiakatzen ari dira Mexikoko Igeri Egokitutako Txapelketetan. Haiek Ivan Salguero Oteiza, Josu Perez Diago, Aralar Perez Azpiroz eta Raul Gonzalez. Azken hau, teknikari lanak egiten ari da.

Aralar eta Josu estreinatu dira Munduko Txapelketa batean: "Esperientzia izugarria izan da. Oso pozik gaude", aipatu du bigarrenak. Hain zuzen ere, Josu sailkatu zen 400 metro libreko modalitateko finalerako eta sortzigarren izan zen. Aralarrek bere partez, 5. postua lortu zuen 100 metro libreko S8ko finalera irtsi eta gero.

Ivan Salguerok esperientzia handiagoa du, berak Rioko joku paralinpikoetan parte hartu zuen eta Mexikotik domina bat ekarriko du ziur zilarrezkoa lortu baitzuen 400 metro libretan. Hala ere, final gehiagorako sailkatu denez, adi egon behar dugu maletan gehiago sartzea espero delako.