Munduko Txapelketetako bigarren jardunaldia erakargarria izan zen Salguerok zilarrezko domina eta Aralar Perez bosgarren postua lortu baitzuten.
Ivan Salguero txapeldunorde izan da 400 metro libreko S13 modalitatean. Soilik Ihar Boki bielorrusiarra izan zen ONCEko igerilaria baino azkarragoa. Hirugarren, Thomaz Rocha brasildarra izan zen.
Aralar Perez bere partez oso ongi aritu da bere estreinaldian Munduko Txapelketan. Hain zuzen ere, 100 metro libreko S8 modalitatean finalera iritsi zen eta bosgarren postuan amaitu zuen marka izugarri batengatik: Minutu bat, lau segundo eta hogeita hamaika zentesima.