Espainiako Adin Araberako Txapelketa lehiatua izan zen Valentzian urtarrilaren 20 eta 21ean eta 8 igerilariko Nafarroako Selekzioak parte hartu zuen. Kirolariekin batera Raúl González eta Eunate Beorlegui teknikariek bidaiatu zuten.
Honako motako 1. txapelketa izan zen igerilari nafar gehienentzat. Horregatik, emaitzak bikainak izan ziren parte hartu zuten ia proba guztietan marka pertsonalak hobetu baitzituzten.
Gainera, txapelketa amaitu zen errelebu proba misto bat lehiatuz eta Nafarroako Selekzioak 7. posizio lortu zuen 4x50m estilo libre proban eta 8.a 4x50m estilo ezberdinetako modalitatean.
Honetaz gain, Adur Mendívilek, Gustavo Martínez De Souzak eta Nerea Remónek gutxieneko marka lortu zuten datorren martxoan Catellonen lehiatuko den Espainiako Txapelketa Absolutuan parte hartzeko. Lan bikaina eta sari ederra gure igerilariena.
31 selekzio eta taldek parte hartu zuten eta Nafarroak sailkapeneko 14. postuan amaitu zuen lehiaketa. Kontuan izanda soilik 7 kirolarik bidaiatu zutela eta guztiak 17 urte azpiko kategoriakoak izanda, emaitza txalogarriak dira.
Eunate eta Raúl poz-pozik zeuden: “gure kirolariek motibazio handia izan dute, jarrera ezinhobea erakutsiz eta esfortzu galanta eginez haien markak hobetzeko”.
Nafarroako Selekzioko kideak:
Adur Mendívil, Gustavo Martínez de Souza, Alex Mihi, Gorka Rubio, Nerea Remón, Andrea de Jesús eta Haizea Santiago.
Banakako Emaitzak:
Haur Kategoria
Gorka Rubio (S14)
• 8. sailkatua 50m tximeleta estiloan
• 20. sailkatua 50m bizkar proban
• 24. sailkatua 100m libretan
• 28. sailkatua 50m libretan
• 29. sailkatua Sailkapen Orokorrean
Haizea Santiago (S14)
• 10. sailkatua 50 m bular proban
• 12. sailkatua 100 m libretan
• 14. sailkatua 50 m libretan
• 50m bizkar proban deskalifikatua izan zen biraketa irregularrarengatik
• 22. sailkatua Sailkapen Orokorrean
Categoría Junior
Adur Mendívil (S8)
• 3. sailkatua 50m bizkar proban
• 4. sailkatua 100m bizkar proban
• 13. sailkatua 50m libretan
• 13. sailkatua 100 metro libretan
• 13. sailkatua Sailkapen Orokorrean
Alex Mihi (S8)
• 17. sailkatua 100m libretan
• 20. sailkatua 50m bizkar proban
• 20. sailkatua 50m libretan
• 32. sailkatua Sailkapen Orokorrean
Gustavo Martínez de Souza (S9)
• 5. sailkatua 400m libretan (Eta gutxieneko marka 200m proba absoluturako)
• 5. sailkatua 50m tximeleta proban
• 5. sailkatua 100m tximeleta proban
• 10. sailkatua 50m libretan
• 16. sailkatua Sailkapen Orokorrean
Andrea de Jesús Zulet (S14)
• 6. sailkatua 50m tximeleta proban
• 8. sailkatua 50m bizkar proban
• 11. sailkatua 100m libretan
• 14. sailkatua 50m libretan
• 16. sailkatua Sailkapen Orokorrean
Nerea Remón (S14)
• 4. sailkatua 50m tximeleta proban
• 4. sailkatua 100m libretan
• 5.a 50m bizkar proban
• 5.a 50m libretan
• 8. sailkatua Sailkapen Orokorrean