Proiektu berri bat izan arren (bi urtekoa), GoalBalleko talde nafarrak Bigarren Mailara igotzea lortu du hirugarren denboraldi honetan. Lortutako 15 puntuei esker Valentzia eta Itxaropena gasteiztarraren atzean geratu da 3. posizioan eta datorren denboraldian zilarrezko kategorian lehiakatuko dute.
Gasteizen eta Madrilen
Txapelketak lehenengo kanporaketa-txanda bat izan zuen Gasteizen abenduaren 2an eta 3an eta talde nafarrak 4 partidu irabazi zituen Madrid.es, Asturgoalball, Itxaropena eta Bartzelonako CREren aurka eta porrot bakarra Hamaika bilbotarraren kontra jaso zuen.
Pasa zen asteburuan lehiaketa Madrilera mugitu zen eta berriro gure kirolarien jokabidea bikaina izan zen. Levante, Cartagena eta Los Olivos taldeak irabazi zituzten eta soilik Valentzia sailkapeneko lider nagusiaren aurka galdu zuten.
Martina Goñik zuzentudako taldeko jokalariak honako hauek izan dira: Jon Morán, Ramón Estévez, Raúl Murillo, Bernabé González eta Pablo Segura.
Sailkapena kontsulta daiteke atxikita dagoen dokumentuan.