Espainiako Federazioko teknikariek atleta nafarra hautatu dute otsailaren 28tik martxoaren 5era Frantziako Val de Reuil herrian lehiatuko den Munduko Txapelketan parte har dezan. Admimen-desgaitasuna duten kirolariei zuzendutako proba hau estalitako pistan izango da eta El Molino Kirol Taldeko korrikalari nafarrak parte hartuko du 200 metroko eta 600 metroko probetan.
Zorte on Ruben!