DEPORTES ADAPTADOS Hace 8 años

ANFASeko kirolariek 11 domina eskuratu zituzten Espainiako Igeriketa Txapelketan

ANFASeko kirolariek 11 domina eskuratu zituzten Espainiako Igeriketa Txapelketan

Martxoaren 7tik 11ra San Fernandon Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako Kirolen Espainiako Federazioak taldekako Espainiako Igeriketa Egokituaren Txapelketa antolatu zuen eta 53 klubako 350 kirolarik parte hartu zuten.

 

ANFASeko 8 igerilarik Nafarroa ordezkatu zuten eta lan bikaina egin zuten 11 domina etxera ekartzen. Iaz baino hiru domina gehiago lortu zituzten. Alegia, urrezko domina bat, 3 zilarrezko domina eta 7 brontzezko domina. Emaitza hauei esker ANFASek gizonezkoen taldekako sailkapeneko bederatzigarren postua lortu zuen eta 11.a emakumezkoen lehiaketan.

 

Eunate Beorlegi eta Juantxo Fuertes teknikari titularrak ezin ziren joan lan arrazoiengatik. Hala ere, lehiaketa jarraitu zuten distantziatik teknologiari esker eta aitortu dute beraien kirolariek oso ongi egin zutela. "Badirudi hainbeste domina izanda erraza izan dela. Hala ere, irgerilari asko zirenez, lehiaketak maila altua izan zuen eta emaitzak txalogarriak dira", diote entrenatzaileek.

 

Bereziki azpimarratzekoa da Nerea Remonek lortu zuena. Junior kategoriako igerilari nafarrak bost podium lortu zituen igeri egin zituen bost probetan. Honetaz gain, datorren astean Castellonen lehiatuko den absolutu kategoriako Espainiako Txapelketarako sailkatu zen. 

 

Parte-hartzaile nafarrak eta haien emaitzak:

 

Luke Savage: Nahiz eta azken 3 hilabetetan neumonia sufritu izan, bi brontzezko domina lortu zituen 50 metroko bularreko eta 200 metroko bizkarreko probetan. Gainera, laugarrena izan zen 400 metroko libreko eta 200 metroko bularreko lehiaketetan.

 

Raul Alonso: Marka onak sinatu zituen eta parte hartu zuen proba guztietan, finalera iritsi zen. Brontzezko domina eskuratu zuen 400 metroko estiloetako proban.

 

Itziar Arrizabalaga: Beteranuetariko bat den arren berriro maila eman zuen 50 metroko bizkar-igeriketako lasterketan brontzezko domina lortuz.

 

Raquel Mondejar: Lehiaketa oso ona egin zuen. Izan ere, podiumera iritsi zen 50 metroko bizkarreko eta 50 metroko bularreko probetan.

 

Nerea Remon: Taldeko benjaminak urrezko domina lortu zuen 50 metroko libretan eta bi zilarrezko eta bi brontzezko domina gehiago ipini zen.

 

Gorka Garcia, Oscar Magaña eta Iñaki Gil ez zuten dominarik eskuratu. Hala ere, txapelketa ona egin zuten buru-belarri arituz eta eguneroko diziplina erakutsiz.

📸 Más imágenes