DEPORTES ADAPTADOS Hace 8 años

12 domina eta Europako Txapelketarako gutxieneko markak lortuta Selekzio Autonomikoen Arteko Espainiako Txapelketan

12 domina eta Europako Txapelketarako gutxieneko markak lortuta Selekzio Autonomikoen Arteko Espainiako Txapelketan

Pasa ziren martxoaren 24an eta 25ean Nafarroako Igeriketa Egokituaren Federazioko Selekzioak Castellónera bidaiatu zuen absolutu kategoriako Selekzioen Arteko Espainiako Txapelketan parte hartzeko.

 

Lehendabiziko aldiz Nafarroak adimen-desgaitasuna duen igerilari bat aurkeztu zuen. Alegia, Nerea Remón. Neska honek esperientzia handia du FEDDIko lehiaketetean.

 

Munduko Txapelketa abenduan izan zenez, kirolari batzuek gutxi entrenatu dute eta lortutako markak ez ziren espero zirenak. Hala ere, mudialista batzuek Europako Txapelketarako gutxieneko markak lortu zituzten. Alegia, Aralar Pérez, Josu Pérez eta Iván Salguero. Gauzak horrela, abuztuan Dublinera bidaiatuko dute kontinenteko igerilari hoberenen kontra lehiakatzeko.

 

Gustavoren, Nerearen eta Adurren emaitzak onak izan ziren. Azken honek egun gehiago pasatu zituen Castellónen AXA Gazte Teknifikazio Selekzio Nazionalak hautatu zuen lehiaketa amaitu ondoren izandako kontzentrazioan parte har zezan. 

 

6 igerilarik osatutako Selekzio Nafarrak sailkapen orokorreko 9. posizioa lortu zuen. Valentziako Selekzioa lehena izan zen eta bere atzetik Kataluniako eta Kanarietako taldeek podiuma bete zuen.

 

Eunate Beorlegui teknikaria pozik zegoen: "Egiaztatu dugu igerilarien kopurua handitu duela lehiaketa hauetan eta arrazoi honengatik, maila igo da ere bai. Gauzak horrela, pozik gaude lortutako posizioagatik". Eunaterekin batera, Raúl Gonzalezek ere teknikari-lanak egin zituen.

 

Emaitzak:

 

Ivan Salguero S13: 3 Urrezko Domina (50 eta 100 metro bular-igeriketa eta 400 metro libreak), Zilarrezko domina bat 100 metro tximeleta estiloan eta beste Brontzezko domina 50 metro multidisability taulan.

 

Josu Pérez: S6: Urrezko domina bat (200 metro libreetan), Zilarrezko bat (400 metro libreetan), 2 Brontzezko domina (50 metro bular-igeriketan eta 100 metro libreetan) eta 5. postua 50 metro libreetan.

 

Aralar Pérez S8: Urrezko domina 400 metro libreetan, bi Zilarrezko domina 50 eta 200 metro libreetan, Brontzezko domina bat 100 metro libreetan eta 4. postua 50 metro bular-igeriketan. 

 

Gustavo Martínez de Souza S10: 7. postua 200 metro estiloetan, 6.a 50 eta 100 metro libreetan, 4.a 50 metro tximeleta-estiloan eta 2.a 200 metro libreetan. 

 

Adur Mendivil S8: Brontzezko domina 200 metro bizkar-estiloan, 4.a 50 eta 100 metro bizkar-estiloan, 11.a 100 metro libreetan eta 10.a 50 metro libreetan.

 

Nerea Remón S14: 6.a 50 eta 100 metro libreetan.

 

Honetaz gain, Nafarroako Selekzioak parte hartu zuen erreleboko probetan zazpigarrena izanda bai 4x100 metro libreetan, bai 4x100 metro estiloetan.

📸 Más imágenes