DEPORTES ADAPTADOS Hace 7 años

Itsuendako Tiroko Espainiako Txapelketarako sailkatzeko 1. Txapelketa lehiatua izan zen apirilaren 6tik 8ra Tres Cantosen (Madril) eta Nafarroako Kirol Egokituen Federazioko 3 kidek eta haien gidek parte hartu zuten. Hain zuzen ere, alde batetik, Zuriñe Goñi, Alfredo Carlos Borja eta Miguel Rodríguez tiratzaileak eta Virginia Aranguren, Alfredo Alonso eta Raquel Rodríguez gidak. 

 

4 modalitate, itu elektronikoak eta putuazio-sistema berria

 

Parte-hartzaileek aurpegiratu behar izan zituzten lau modalitateak honako hauek izan ziren: Gizonezkoen eta Emakumezkoen zutik eta gizonezkoen eta emakumezkoen etzanda. Lehendabiziko aldiz, puntuazio-sistema hamartarra erabili zen. Hainbat tiratzaile nafarren ustez, sistema honek emaitza zuzenagoak eskaintzen ditu. Tiro bakoitzean gehienezko puntuazioa 10,9koa denez, 40 tiroko lehiaketetean gehienezko puntuazioa 436 puntutakoa da eta 60 tiroko lasterketetan, 6654 puntutakoa.  

 

Nobedade hauetaz gain, itu elektronikoak erabili ziren denborak murrizten txartelak aldatzen ez direlako.

 

Garaipen bikoitza

 

Emakumezko kategoriako zutikeko lehiaketan Zuriñe Goñi bigarren izan zen lortutako 399,8 punturi esker. Tiratzaile nafarrak Malagako Sonia Ribero irabazleak baino 4 puntu gutxiago lortu zituen. Gure tiratzaileak zorte handiagoa izan zuen etzandako modalitatean non garaipena lortu zuen 630 punturekin. Murtziako Consuelo Carrasco bigarren sailkatuak baino 8 gehiago. 

 

Gizonezkoen dueluetan Miguel Rodríguez hirugarren izan zen zutikeko diziplinan 613.1 puntu lortu ondoren. Bigarren posiziotik hiru hamarretara soilik. Alfredo Carlos Borja bere partez, seigarren izan zen 568,5 puntu lortu eta gero.

 

Al igual que en la competición femenina el tiro tendido trajo mejores noticias a los tiradores forales, pues Rodríguez dominó la clasificación con 638 puntos y Borja finalizó cuarto con 616,5 puntos.

 

Sailkapen osoak kontsulta daitezke ondorengo estekaren bitartez:


https://www.fedc.es/calendario-1/calendario-2018/resultados/18-449/at_download/file