DEPORTES ADAPTADOS Hace 7 años

Miguel Indurain Fundazioko dirulaguntzak, 2017ko emaitzak

Miguel Indurain Fundazioko dirulaguntzak, 2017ko emaitzak

Nafarroako Kirol Egokituen Federazioak 2017an zuek kirolariek lortutako emaitzak behar ditu Miguel Indurain Fundazioko diru-laguntzen eskaera egiteari begira. Bekak emango dira soilik meritu nazionalak eta internazionalak izan dituztenei (Bekak ez dira emango lehiaketa autonomikoetan edo autonomien arteko txapelketetan lortutako emaitzengatik).

 

Oraindik egin ez baduzu, bidali zuen kirolarien 2017ko emaitzak gure kirol teknikariari: David Malo davidmot@hotmail.com.                  Epea maiatzaren 20a amaituko da.

 

Atxikitu beharko da sailkapena edo emaitza agertzen den webgunearen helbidea. Honetaz gain, aurten derrigorrezkoa da proba nazional edo internazional horretan parte hartu zuten kirolarien kopurua adieraztea.

 

Bekak jasotzeko baldintzak: 

 

• Emaitzak lortzea Nafarroako Federazioetako lizentziak izanez (Nafarroako Kirol Federaziorik existitu ez gero, beharrezkoa izango da Nafarroan erroldatuta izatea)

• 16 urte izatea.

• Nafarra izatea.

• Programa paralinpikoko beka ez izatea.

 

Emaitzak emateko epea amaitu eta gero, batzordeak aztertuko ditu eta Miguel Indurain Fundazioko kirolari bekadunen zerrenda argitaratuko du.