DEPORTES ADAPTADOS Hace 7 años

Tiroko albisteak

Tiroko albisteak

Kirolari nafarrek parte hartu dute hainbat ekitaldi eta lehiaketatan:

 

- Bilboko Master 100 (maiatzaren 18tik 20ra): Zuriñe Goñi eta Miguel Rodríguez tiratzaileek parte hartu zuten Irene Cortés eta Virginia Aranguren gidarien laguntzarekin. Miguel Rodríguezek lehiaketa irabazi zuen (525,40 puntu) Ager Solabarrietaren (493.40 puntu) eta Zuriñe Goñiren aurrean (477.80 puntu).

 

- Kantabriako Tiro Olinpiko XXIII. Torneoa - Master 1000 (ekainaren 23an eta 24an): Miguel Rodríguez tiratzaileak eta Virginia Aranguren gidariak parte hartu zuten. Miguelek bere errekor pertsonala sinatu zuen 527,6 puntu lortuz. Modu berean, espezialitate honetako gaurko markarik onena da Estatuan. 

 

- Itsuentzako Kirolen Espainiako Federazioak antolatutako Gidarientzako Formakuntza Jardunaldiak (Madrilen, ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean): Raquel Rodríguez Aranguren gidariak parte hartu zuen eta  Miguel Rodríguez Tríasek kolaboratzaile lanak egin zituen.

📸 Más imágenes