Ruben Pascual atleta nafarra parte hartzen ari da Parisen uztailaren 22ra arte lehiatuko den Adimen-Desgaitasun duten Pertsonentzako Atletismo Europako Txapelketan. Bertan zilarrezko domina irabazi du 4x100m-ko erreleboko proban Espainiako Selekzioarekin.
Proba honetan Dionibel Rodriguez, Fernando Batista eta Francisco Perez kideekin parte hartu zuen 45 segundo eta 16 zentesimako marka sinatzen. Itailaren atzean (33 zentesimara) eta Portugalen (45,37) aurrean sailkatu ziren.