DEPORTES ADAPTADOS Hace 7 años

V Egokitutako Billar Txapelketa

V Egokitutako Billar Txapelketa

Datorren azaroaren 25ean, igandea, Tajonar kalea 21 zenbakian kokatuta dagoen Cervecería Tajonarren, Asociación Ibili Kirolak antolatutako  V Egokitutako Billar Txapelketa ospatuko da Fundación Caja Navarraren laguntzarekin.

 

Jende guztiari irekitako txapelketa da, ez bakarrik egokitutako kirolariei zuzendutakoa. Parte hartu nahi duenak eserita egin beharko du, gurpildun aulkian edo bestelako aulkian izan daiteke, desgaitasunen bat duten kirolariekin abantailarik ez izateko.

 

Ibiliko kideek 13 euro ordaindu behar dute izena ematean eta kideak ez direnek 15 euro.

 

Informazio gehiagorako:

 

ibili@ibilinavarra.org

 

948 13 26 47

 

Izena emateko fitxa eta txapelketaren araudia atxikitzen da.

 

📄 Documentos relacionados