DEPORTES ADAPTADOS Hace 7 años

Ipar Eskia: Emaitza onak Nafarroarentzat Benasquen

Ipar Eskia: Emaitza onak Nafarroarentzat Benasquen

Abenduaren 16tik 20ra Benasqueko Los Llanos del Hospital Eski-Estazioan Desgaitasun Intelektuala duten Pertsonen Espainiako Ipar-Eski Txapelketa ospatu zen. Bertan Nafarroako 4 kirolarik, CD El Molinoko hiruk eta Anfaseko beste batek, parte hartu zuten.

 

Aparteko emaitzak lortu zituzten, podiumera guztiak igoz.

 

El Molino taldeko Alberto Fernándezek garaipena lortu zuen "Txapelketa Egokitua"-n. Berarekin batera, Anfas taldeko Saioa Iturrik bigarren postua lortu zuen.

 

"Txapelketa Absollutua"-ri dagokionez, Rubén Pascualek bigarren postua eta Iosu Pitillasek hirugarren postua lortu zuten.

📸 Más imágenes