DEPORTES ADAPTADOS Hace 7 años

Nafarroako Selekzioak distiratu zuen Madrilen

Nafarroako Selekzioak distiratu zuen Madrilen

Adinen Araberako Espainiako AXA Txapelketa lehiatua izan zen joandako asteburuan, hilak 26 eta 27, Madrilgo Valdemoro herrian. Bertan parte hartu zuten hurrengo kirolariak: itsuen federazioko kideak (FEDC), desgaitasun fisikoa dutenen federazioko kideak (FEDDF), adimen desgaitasuna dutenen federazioko kideak (FEDDI) eta garuneko paralisia dutenen federazioko kideak (FEDPC).


Guztira 150 kirolari aritu ziren eta haien artean, 18 urtez azpiko Nafarroako Selekzioko 8 kide: Adur Mendívil, Gustavo Martínez de Souza, Alex Mihi, Gorka Rubio, Ignacio Chaverri, Nerea Remón, Andrea de Jesús eta Haizea Santiago. Eunate Beorleguik eta Txus Garcíak talde teknikoa osatu zuten.


Gehienak estreinatu ziren arren honako mailako txapelketa batean, emaitza bikainak protagonizatu zituzten haien marka pertsonalak hobetuz.


Esate baterako Adur Mendivilek distiratu zuen Gazte Promesa Paralinkoen AXA programako kidea sailkapen orkorreko seigarren izan zelako. Hain zuzen ere, bitan igo zen podiumera (50 metroko proba irabazi zuen eta bigarren izan zen 100 metroko lehian). Gainera, laugarren posizioa lortu zuen 100 metroko libretan eta bosgarrena 50 metroko libretan ere bai.


Neskeen artean, Nerea Remón hirugarren izan zen 50 metroko tximeleta estiloan. Bi igerilari hauekin batera, Gustavo Martínez de Souzak eta Alex Mihik martxoan Madrilen ere izango den Espainiako Txapelketa Absoluturako gutxieneko markak lortu zituzten.


Banakako emaitzak:



Haur kategoria


• Gorka Rubio (S14)


4.a 50 metroko tximeleta estiloan, 17.a 50 metroko bizkar estiloan, 19.a 100 metroko libretan eta 21.a 50 metroko libretan. 27. posizioa puntuen araberako sailkapen orokorrean.


Junior Kategoria


• Adur Mendívil  (S7)


1.a 50 metroko bizkar estiloan,  2.a 100 metroko bizkar estiloan, 4.a 100 metroko libretan eta 5. 50 metroko libretan. 6.a puntuen araberako sailkapen orokorrean.


• Alex Mihi  (S8)


15.a 100 metroko bizkar estiloan, 16.a 50 metroko libretan, 18.a 100 metroko libretan eta 25.a 50 metroko bizkar estiloan. 29.a puntuen araberako sailkapen orokorrean.


• Gustavo Martínez de Souza (S10)


5.a 50 metroko tximeletan, 5.a 100 metroko tximeletan eta 9.a 50 metroko libretan eta 15.a 100 metroko libretan. 10.a puntuen araberako sailkapen orokorrean.


• Haizea Santiago (S14)


7.a 50 metroko bular estiloan, 10.a 50 metroko bizkar estiloan, 11.a 100 metroko libretan eta 16.a 50 metroko libretan. 16.a puntuen araberako sailkapen orokorrean.
.


• Andrea de Jesús Zulet (S14)


4.a 50 metroko tximeleta estiloan, 9.a 50 metroko bizkar estiloan, 13.a 100 metroko libretan eta 18.a 50 metroko libretan. 21.a puntuen araberako sailkapen orokorrean.



• Nerea Remón (S14)


3.a 50 metroko tximeletan, 8.a 100 metroko libretan, 5.a 50 metroko bizkar estiloan eta 6.a 50 metroko libretan. 11.a puntuen araberako sailkapen orokorrean.


• Ignacio Chaverri (s14)


14.a 50 metroko bular estiloan, 28.a 50 metroko bizkar estiloan, 36.a 50 eta 100 metroko libretan. 41.a puntuen araberako sailkapen orokorrean.


Emaitza hauek Nafarroako Selekzioa 10. posizioan utzi zuten. Guztira, 27 selekzio eta talde izan ziren.


Bi teknikariak pozik zeuden: “motibazio handia izan dute txapelketa osoan zehar, asko lagundu zioten elkarri eta lortutako markak haien esfortzuaren eta hobetzeko grinaren emaitzak izan dira”.

📸 Más imágenes